XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bere oskiai itaundu ziñegio, alde guztietara beragaz batean joan oi dira-ta.

- Mendiko andrea izateko, andra zorrotza zara zeu, gero.

- Oi! Irakasle onaren mendean egon nazala dot orretan ezagun.

- Egia diñozu.

Ara, ba, ene andrea; zugana zek ekarri nauan jakin erazo bear deutsut.

Bakaldunak, gu guztioen jaunak, zure semearen eta bion eske bialdu nau.

Bertolda zure senarra zanari izan eutsan oneretxiagaitik, bere ondoan euki gura zaitue biok, eta zure semea bere jarraigoko andikienetarikoa egin gura dau.

Baiña, ene andra enea, urten egizu atera ezeren kezka barik, diñardugun baiño erosoago itz egin dagigun.

- Emen naukozu, ba.

Zer da esan gura deustazuna?.

- Zer daukozu bazkaltzeko onik? - itaundu eutsan Erminik.

- Iñoren lapikoetan zek dirakian jakiteko usartu guraz dabillenak, berenak ondo miazkau ditu, antza - erantzun eutsan Markolbek.

- Emakume maltzurra zara, orraitiño.

- Mendiko aize zorrotz onek eraginda, aurki.

Baiña bazkaltzeko zer daukodan jakin artean estu ta artega zakustaz, eta ara esan: basoko lau bedartxu daukodaz egosten lapikotxu onetan, eta gatz barik, atan be.

- Lau bedar eta gatzik baga? Eune! Eta, zelan jan zeinkez?.

- Jateko gogoa lango ongarririk ez dago jakientzat! Beraz, gure maia, zure bakaldunarena berarena baizen ornitua ta taiutua izan oi da guretzat.

Mendi gaillur oneitan beti dator gosea jatordua baiño askoz len: lanean iñarduteak darakar gose ori.

Eta siñistu egidazu: jantzar egoteak jakiak gozatsu eta on egiten ditu, eta egarri izateak, ura ezti ta zoragarri.

- Bene-benetan, ene andrea; zeure berbaikerearen adi egonaz beraz ezagutzen da noren ikasle izan zarean: eguno zentzun bako itzik ateraten ez eban Bertoldarena.